Euskara
EKIALDEKO WEBGUNEA : Euskara


AURKIBIDEA

1. Datu orokorrak
2. Zuberoako mintzairak
3. Zuberera eta batua
4. Jacques Allieresen oharrak
5. Hartzeko fitxeroak
6. Zuberera zenbait liburutan
7. Zenbait ipuin, zubereraz
8. Zuberoako kantak


ZUBERERAREN MAPA (83 kb)

1. DATU OROKORRAK:
 
 

Euskal hiztunak ehunekoetan (30 kb)

Koldo Zuazoren euskalkien mapa (57 kb)

Jeruntze eta Eskiula zubereraren ipar-ekialdeko eremuan sartzen dira (Zuberoatik kanpoko bazterra), eta %60-80 hiztun euskalduneko aldean (ezkerreko mapan berde argi agertuko lirateke, bi herriak Zuberoatik kanpo ez balira).

Hizkuntzaren aldetik, erran behar da zuberera aski homogenoa dela eta ez dela aldaera handirik herri batetik bestera, beste euskalkiekin alderatzen badugu. Bi eremu nagusi dira: hegoaldeko Zuberoakoa alde batetik, eta ipar eta ekialdeko Zuberoakoa bestaldetik. Jeruntze eta Eskiula azken honetakoak dira.
 
 

Euskararen datuak ekialdean (61 kb)
(ARGIA, 1768. aletik hartua)
Hizkuntzaren jakitea adinaren araberakoa da, ezkerreko taulan ikus daitekeen bezala.

Iparralde osoan bezalaxe, zenbat eta gazteago, orduan eta gaitasun gutxiago.

Zuberoako kasua kezkagarriagoa da. Izan ere, 15 urtez beheitikoen %5ak baizik ez daki euskaraz.

Ohar bezala, taulari gehitu behar zaio Maule ia hiri erdaldun hutsa dela: bere 3200 inguru bizizaleetarik 150ek baizik ez omen dakite euskaraz egiten. Zuberoako biztanlegoa 14000 baino gutxiagoa izanik, datu honek pisu handia du zenbakietan.

 

Euskara Frantziako Hizkuntza gutxituen artean:

Badakigu Euskarak ez duela Frantzian ezagupen ofizialik. Hori dela eta, nabarmena da bigarren Mundu Gerla ondotiko urteetako hizkuntzaren atzerakada Iparraldean. Joera hau ez da Euskararena soilik, Frantziako tokian tokiko mintzaira guztiena baizik.

Gure mintzairen ezagupenaren bilakaeraren inguruko inkesta izugarri jakingarria egin berria da Frantziako estatuko mailan. Emaitzak Enbata astekarian atzeman ditut, frantsesez.
 
 


403 ko
355 ko
327 ko
348 ko
Recensement sur les langues régionales en France (Enbata, 2002/02/08.eko alea)

Datuak kezkagarriak badira ere, ikus daiteke euskarak Frantziako beste hizkuntza gutxitu gehienek baino hobeki jasaten duela. Egoera orotan ikuspuntu baikorrago batetik begiratzen saiatu behar da, nolabait.
 

2. ZUBEROAKO MINTZAIRAK:

Erran daiteke badirela lau tokian tokiko mintzaira Zuberoan, frantsesa baztertzen bada: zubereraren bi azpieuskalki, nafarrera eta biarnesa. Bakoitzari eremu bat dagokio (ikus goiko marrazkia).

2.1. NAFARRERA:amikuzera

Ipar-mendebaldeko Zuberoan, Amikuzeko nafarreraren azpieuskalkia mintzatzen da. Lau herri sartzen dira eremu honetan:

Hona hemen Euskaltzaindiak bere antologian eman Domintxine-Berroetako euskarazko testua:
> Domintxine-Berroeta
2.2. ZUBERERA: bi azpieuskalki

Erran bezala, zubererak bi azpieuskalki ditu. Bereizte lerroa Madalena muinotik hasten da, eta Arbailako oihanaren hegoaldeko ertzeraino doa.

Ohart dezagun iparraldeko azpieuskalkia ekialdera hedatzen dela, Zuberoa ofizialetik kanpo. Hor dugu Eskiula eta bere ondoko auzo euskaldunak.

Euskaltzaindiak argitaratu antologiako Zubererazko testuak emanen ditut, irakurleak zuberotar herrietako mintzairen arteko ezberdintasunak ikusi ahal izateko:
 
35 ko
  • Amikuzera:
- Domintxine-Berroeta
  • Ipar-ekialdeko zuberera:
- Pagola
- Urdiñarbe
- Altzürükü
- Sohüta
- Ürrüstoi-Larrabile
- Barkoxe
- Eskiula
  • Hegoaldeko zuberera:
- Larraine
- Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
- Montori
- Santa Grazi

2.3. BIARNESA:erdara

Biarnesa aspalditik Ipar Zuberoako bi herritan mintzatzen da:

Montoriko kasua bestelakoa da: zenbait etxetan zubereraz egiten dute, eta besteetan biarnesez.

Azkenean, gogoratzekoa da Eskiula eta bere inguruko auzo euskaldunen egoera. Lehen bederen, euskaldun guztiek biarnesa ere zekiten, nahiz etxeko hizkuntza ez zen.

Horren seinale, nire osabak egin zubererazko textu baten biarneserako itzulpena emanen dut. Jean Larrasketen "Larrajako belagileari"ko istorio bat hartu du (ikus 5. HARTZEKO FITXEROAK) eta Jeruntzeko zuberera eta biarnesera egokitu. Gogora dezagun Jeruntze herri biarnesa dela, auzo euskaldun batekoa, Biarnoko zenbait herri bezala (ikus JERUNTZE ETA BESTE AUZO EUSKALDUNAK).

> Jeruntzeko zuberera eta biarnesa (34 kb)

Oharra: biarnesezko itzulpena fonetikoa da, frantsesaren arauen arabera idatzirik.


3. ZUBERERA ETA BATUA:

Lehenik eta behin, erran dezagun zubereraz zuberera xiberotarra deitzen dela, eta euskara üska'.

Zuberera eta batua ez dira hain aldenduak. Zubereraren bazterreko euskalki egoerak beste euskalkiekilako ezberdintasunak handitu ditu, baina nabermenenak aldaketa fonetikoak dira.

3.1. FONETIKA:

3.2. GRAMATIKA ETA ADITZA:

Gramatika eta aditzaren aldetik, euskalki ezinago aberatsa da.

Denbora bereziak gorde ditu:

AILITZ/AILEDI eta AILÜ/AILEZA bezalako opazkoa galdutzat ematen da Zuberoan, baina Jeruntze eta Eskiulako inguruetan hain zuzen bizirik dirau. Entzuna dut.

Aldiz, potentziala trinkoa (egin dezake/diro/diroke) eta aditz trinko gehienak galdu dira.

Pertsonen tratamenduaren aldetik, bi maila dira: toka/noka eta züka. Zuberoa gehienean noka ez da gehiago erabiltzen, nahiz jendeak dakien. Züka zuzentzen zaie neskei! Salbuespen nabaria berriz ere Eskiula dugu, non noka erabilpen arruntekoa den.

Dirudienez, horretan bederen Eskiulako bazterreko egoerak lagundu du zubereraren aberastasuna ez galtzen.

3.3. LEXIKOA:

Lexikoari doakionez, erdararen eragina nabaria da, batez ere biarnesarena (occitanieraren dialekto batena) eta frantsesarena. Hona hemen zenbait adibide. Uste dudanez irakurleak ez dakiela biarnesez, itzulpenak frantsesez emanen ditut:

3.4. GRAFIA:

Badira hiru motako edo mailako idazkera zubererazko literaturan:

Bigarrena idazle zuberotar klasiko gehienena izan da. Zubereraren ahoskerari hurbiltzen zaio, baina bokalen bateratzea eta R leunaren desagerpena baztertzen ditu. H guztiak idazten dira.

Hirugarrena berriena da. Euskara batuaren arauak betetzen ditu, eta ondorioz irakurle ez zuberotarraren ulermena anitz laguntzen du. Hala ere, zuberotar ez alfabetatuarentzat aski ulergaitz izan daiteke.

Jakina, lehena ene askaziena da (!), baita Zuberoako jende xumearena ere.

Bigarren idazkera hasiera batean zuberotar bati dotoreago iruditzen bazaio ere (niri bezalaxe), hirugarrena aholkatuko nuke. Izan ere, uste dut zuberotar hiztunei euskara batua eta beste euskalkien atea zabaltzen diela, eta alderantziz. Aintzat hartzen bada zein den zubereraren egungo egoera, ezinbestekoa da.

3.5. BESTEAK:

Jean-Louis Davantek HERRIA aldizkarian idatzi duen artikulu labur bat emanen dut:

Emmanuel Inchauspek egin testamendu berriaren itzulpenaren atal bat ematen dut. Uste dut oso interesgarria dela, azentuaren kokapena ematen baitu:


4. JACQUES ALLIERES-EN OHARRAK:

2000. urten zendu hizkuntzalari occitano horrek ondoko puntuak zubereraren ezaugarritzat eman zituen:

Euskalki saihetsi horren arkaismoak bere bazterreko egoerari zor zaizkio, eta bere berrikuntzak erromanzearekilako harremanei. Berezko ezaugarriek ere bere nortasuna agertzen dute: ez kaskoin (gaskoin), ezta manex (baxenafartar edo lapurtar) ere.

4.1. FONETIKA ETA FONOLOGIA:

4.2. MORFOSINTAXIA:
5. HARTZEKO FITXEROAK:
 
 
FITXEROA TAMAINA EDUKIA
Batuaren Aditz Laguntzailea 106 kb Euskara batuaren aditz laguntzaile osoa, hitanoarekin tauletan emanik.
Zubereraren Aditz Laguntzailea 138 kb Zubererarentzako aditz laguntzailearen proposamena.
IZAN, EDIN, ÜKHEN, EZAN, IRON.
toka / noka / züka.
Zubereraren Gramatika 153 kb Jüje Etxebarnek egin zubereraren gramatika.
Zuberera normalizatuan emanik.
Larrajako Belagileari 248 kb Jean Larrasketek eman Barkoxeko zenbait istorio, Barkoxeko zubereraz.
Idazkera fonetiko eta bateratua.
Zubereraren sailkapenerako 688 kb Koldo Zuazok egin zubereraren inguruko artikulua.
Zubereraren egiazko doinuez 69 kb Txomin Peillenek idatzi zubereraren azentuaren gaineko artikulua.
Jeruntzeko Üskara, Ekialdeko Euskara 381 kb Jeruntzeko euskararen deskribapen laburra.
FLVeko 93. zenbakian argitaratua.
Mugako zuberotarrak 1.795 kb Biarnoko zuberotarrei buruzko artikulua.
MKAren 11. jardunaldian emana.

IKAS irakaskuntzarako taldeko webgunean, zubererazko materiala atzeman dut ondoko helbidean:

Kasu! Hartzeko materiala astuna da, eta Adobe programa ukan behar da.
 

6. ZUBERERA, ZENBAIT LIBURUTAN:
 

Egin materialarik zabalenak JUNES CASENAVE-HARIGILE aitari zor dizkiogu:


(175 kb)

(78 kb) 

(74 kb)

KOLDO ZUAZOhizkuntzalariak ere biziki lan interesgarria egin du zubereraren gainen:
  • Zubereraren sailkapenerako artikulua (1989): zubereraren bereizgarrien azalpena, orain arte osoena nire ustez. 
  • euskararen sendabelarrak (ALBERDANIA, 2000): hainbat argibide jakingarri zubereraren gainen.
  • Euskalkiak, Herriaren lekukoak (ELKAR, 2003): euskalkien aurkezpen orokorra. 13 orrialde zubererari buruz, 6 orrialde ekialdeko euskalkiei buruz (zuberera barne) eta beste 8 orrialde Iparraldeko euskarari buruz. Ikuspegi berria, zinez interesgarria.

(479 kb)
(90 kb)

 

(28 kb)
ITXARO BORDA idazle baxenafarrak eleberri bat zubereraz idatzi du, ortografia modernoan: BAKEAN ÜTZI ARTE (Susa, 1994).
 
 
 
 
Iragan mendean, Agosti Chahok liburu bat idatzi zuen: Azti-begia eta beste izkribu zenbait (Klasikoak, 1992)

Gehiena zubereraz idatzia da, baina argitalpen honen idazkera erdi fonetikoa da (jatorrizkoaren egokitzea).


(47 kb)

 

Zubererazko eleberri bat erosi berri dut Durangoko azokan : Jean de Jaureguiberry-ren BASABÜRÜAN historioa, Jakes Sarraillet-ek zubererara itzulirik (Maiatz). 

Ortografia modernoan idatzirik da. 


(432 kb)

Gero, gramatika eta hiztegi zaharrak ere ditugu:


(31 kb) (55 kb)

(110 kb)

(52 kb) (40 kb)
Aldizkarien aldetik, JEAN-LOUIS DAVANT idazle zuberotarrak HERRIAren "Xuberoa" zutabean zubererazko albisteak idazkera baturatuaz aste oroz ematen zituen orain dela gutxi arte. 

(51 kb)
Ikus Ekialdeko Webgunea/Zuberoa/Zuberoako berriak
Aipatzekoa da Sü Azia elkarteak egin duen TXINKAren alea. Zubereraz idatzirik zen, baina ez zuen jarraitzerik ukan (ale bakar bat). Ale bakarraren orrialde eskanerrizatuak ematen ditut:
 
1. orrialdea
2. orrialdea
3. orrialdea
4. orrialdea
5. orrialdea
(284 kb) (291 kb) (332 kb) (204 kb) (271 kb)

 
6. orrialdea
7. orrialdea
8. orrialdea
(329 kb) (343 kb) (224 kb)

 

JEAN-BAPTISTE COYOS zuberotar hizkuntzalariaren azterlanen zerrenda ere emanen dut, zubereraren gaineko zenbait lan egin baitu :

    > Jean-Baptiste Coyosen argitalpenak (33 kb)
 
 

Arballetako zubereraren azalpen
interesgarria aurkezten du 
eskuineko liburuan


 


(148 kb)
Azkenean, nire zubererari ekarpen txikia ere aipatuko dut, ikerlantxo bat FONTES LINGUAE VASCONUM aldizkariaren 93. zenbakian argitaratu berri baitut :

Jeruntzeko Üskara
Ekialdeko euskara

Testua fitxategian eskuragarri da.

Egilea atalean azaltzen dudanez, lan handiagoa egiten ari naiz Jeruntzeko alderriaren inguruan.

Hitzaldi bat ere 2007an eman dut eta horren testua ere fitxategian agertzen da.

    > Mugako zuberotarrak


(685 kb)


7. ZENBAIT IPUIN, ZUBERERAZ:
 
Lehen tomoa

(102 kb)
Jean François Cerquand-ek zubererazko ipuinak bilduma batean eman zituen orain dela ehun bat urte:
    Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak (Txertoa, 1986): bi tomo.
Lehen tomoa agorturik da. Eskuratu dudan kopia Iruñeako Iñakiri eskertzen diot..
Bigarren tomoa

(104 kb)
Ondoko zerrendan bildumaren zubererazko ipuinak atzemanen dituzu. Egilearen hautua, hau da, idazkera erdi fonetikoarena, errespetatu dut.
 
LEHEN TOMOKO IPUINAK :

1. Gogozko otoitza
2. Orgazainak arroilan.
4. Jinkoaren zorrak
5. Jinkoak dena ikusten du
6. Arotza
7. Sabel bat aski da
9. Ama Berginaren ogiak
11. Behomienen bost sosak
12. Jinko eta zazpi-izarrak
16. Prisatzalea
25. Haur truketa
26. Itzal gabeko apeza
30. Arrantzalea eta haren semeak
31. Jateko ematen zuen serbieta
33. Eriak sendatzen zituen txoria
34. Andere urre bilo
40. Bizar urdin
46. Papaitak

BIGARREN TOMOKO IPUINAK :

50. Hiru egiak (Muskildiko bertsioa)
57. Lamina bahitzailea (Altzürüküko bertsioa)
61. Basajauna eta salve Regina (Larraine)


64. Mendiondoko iliak
65. Muneko iliak
67. Laminak eta Ezpeizeko eliza
68. Ligiko zubia (Muskildi)
69. Ligiko zubia (Gotaine)
76. Llamina haur minetan (Eskiulako bertsioa)
77. Llamina haur minetan (Altzürüküko bertsioa)
79. Llamina haur minetan (Gotaineko bertsioa)
80. Ber izaria ez da ber pizua
82. Iribarneren alorra eta laminak
83. Salharang-en soroa eta andere ederra
85. Urrezko orraziko anderea
86. Julianako iturriko llamina (Eskiula)
88. Barantolen eskalanpoa
89. Andrettoko llamina
93. Lamina kolpatua (Gotaineko bertsioa)
94. Lamina kolpatua (Altzürüküko bertsioa)
95. Basajauna itsutua (Altzürüküko bertsioa)
96. Tartaroa itsutua (Eskiula bertsioa)
97. Tartaroa eta haurra (Santa Graziko bertsioa)
103. Arrolanen haurtzaroa
105. Anthulako Rolanen harria
107. Arrolan Arronkaleko lepoan (Gotaine)
108. Altzaiko herentsugea (Altzabeheti)
109. Musde zaro eta sugea

Bestela, Junes Casenave-Harigilek ipuin bat kontatu zuen EUSKALKIZ EUSKALKI bildumarako (Glotodidaktika lanak, 19, Euskara Zerbitzua, 1984). Interesgarriagoa da kasetarekin, baina transkripzio fonetiko zuzendua emanen dut, baita bere zuberera bateraturako egokitzea ere:

> Junes Casenave-Harigile, 1984.ean: Lau lamina (22 ko, idazkera fonetikoa eta bateratua).

Alderatzeko, irakur "Barantolen eskalanpoa" ipuna (ikus goian, bildumaren 88. zenbakia).


8. ZUBEROAKO KANTAK:
 
Agur Xiberua
Ai zer plazera
Argizariak zelütik
Arrainak eijer begiak
Atharratzeko gaztelüko kantua
Baratze bat
Basabürian Montori
Basoilarrak kantatzen dizü
Bedatsian
Boneta eta txapela
Bortian Ahüzki
"De Treville"n azken hitzak
Eijerra zira, maitia
Eperra
Espusen kantoria
Goizian argi hastian
Goizian goizik jeiki nündüzün
Jaun baruak
Laida pilotaria
Lo hadi aingüria
Maitia nun zira
Maria Solt eta Kastero
Matalaz
Muga gainetik
Nahasteka
O ama Eskual Herri
Oihanian
Ondarabia
Orhiko txoria
Pilotarien biltzarra
Prima eijerra
Rodrigo-ri
Xahakua

sartzera